Erreportajea

TOKIKO KONTSUMOA

Getxo Moda

Kontsumitzaile gisa uste dugun baino botere gehiago dugu.

Getxo Moda

Erreportajea

Tokiko kontsumoa

Askotan uste dugu banaka egiten ditugun ekintzen ez dutela eragin handirik, oro har.

Kontsumo arduratsuari eta jasangarriari dagokionez, ez da horrela inondik inora ere.

Kontsumitzaile gisa uste dugun baino botere gehiago dugu. Gure ekintzak batuta ekoizpen eredu arduratsuak, jasangarriak eta bidezkoagoak bultza ditzakegu.

Erosten dugun bakoitzean gure dirua enpresa jakin batzuek jasotzen dute eta batzuetan, enpresa horiek etikoak ez diren edo kutsagarriak diren jokabideak dituzte. Hori jakingo bagenu, ez genuke hala jokatuko.

Ezin dugu ikertu nor dagoen online erosketa bat egiteko klik bakoitzaren atzean, zoratuko ginateke eta. Nolanahi ere, argi dago Amazon edo Aliexpres, besteak beste, ez direla onuragarriak zure auzoko saltokientzako. Askotan gu geu kexatzen gara auzoak edo herriak “bizirik ez du eta”.

Neurri gabe eta txarto kontsumitzen dugu.

Gure kontsumo ohiturez jabetu behar gara eta gizartean eta ingurumenean eragin positiboagoa duten ekoizleak aukeratu behar ditugu.

Produktuaren ibilbidea ezagutzea askoz errazagoa da tokiko saltokietan erosten dugunean, urrutitik datozen produktuak erosten ditugunean baino. Errazagoa da produktuaren prozesuari buruzko informazioa eskuratzea (sortzea, ekoiztea, tratatzea, biltegiratzea, bidaltzea, etab.).

Tokiko saltokietan erosiko bagenu merkataritza haziko litzateke eta saltoki horien inguruko zerbitzuak ere areagotuko lirateke, 0 kilometroko ekoizleak, etab. Zalantzarik gabe ingurumenarekin arduratsuagoa den kontsumo eredu bat da, gure produktuen produktibitatea bultzatzen du eta artisauen, sortzaileen eta beste langileen lanari garrantzia ematen dio.

Ondorioak ez dira soilik ekonomikoak edo ingurumenari lotutakoak, gizarte ondorioak ere badaude. Gure auzoak gune lagungarriagoak izango dira eta gure auzokideekin eta tokiko saltokiekin harremanak sortuko ditugu.

Auzoek giro dinamikoa eta positiboa izango dute, hau da, zoriontsu izango gara, banaka eta kolektibo modura.

ERREPORTAJEAK

Beste erreportajeak Getxo Modan

Moda eta jasangarritasuna

Oihal berorik gabe. Modaren industria munduko industriarik kutsatzaileenetako bat da. Norbait galdetu al da zein den horren kostua? Datu pare bat ahoa irekitzeko. Galtza bakeroak egiteko 8.000 litro ur behar dira. Hori da pertsona batek 10 bat urtetan edaten duen ur kopurua.

 

AUTOR DEL REPORTAJE

Branding

Zure marka ez zaintzea ez da ideia ona.

5.760. Horixe da egunean zehar jasotzen duzun publizitate-inpaktu kopurua. Eta horietatik guztietatik, ba al dakizu zure gogamenak zenbat gordetzen dituen? Bada, hamazortzi inguru. Ia sei milatik. Horregatik da hain garrantzitsua marketina. Beste era batera esanda, zure produktuaren/zerbitzuaren berri ematea bila ari den edo behar duen pertsonari (berak jakin ala ez jakin), lokarri horren bidez.

 

AUTOR DEL REPORTAJE