Diseinatzaileak

Getxo modan dago.
35. edizioan parte hartuko duten diseinatzaileetako batzuk aurkeztu nahi dizkizuegu.

Elkarrizketa

SOPHIE ET VOILÁ

Zer da zuretzat moda?

Moda, hitzik gabe, pertsonalitatea islatzeko gai den tresna bakarra da. Begirada bakar batez zu definitzeko gai den tresna da. Nolanahi ere, erabiltzen ez ezik, interpretatzen jakin behar den hizkera bat da ere.

Jatorriak. Nola hasi zinen.

Arkitektoa naiz. Artista puruekin alderatuta, arkitektoek ahaleginak egin behar dituzte beren obrak, funtzio bat izateaz gain, eraiki ahal izan daitezen. Esan dezakegu nire lana sormen aplikatua zela. Gainera Loeweko biltegietan hazi nintzen, hortaz, nahaste horrek diseinatzaile bat ekarri behar zuen. Buruko apaingarriekin hasi nintzen, eta ondoren, neurrira egindako jantziekin jarraitu nuen gaur arte. Ez da erraza izan, asko erratu naiz eta are gehiago ikasi, baina asko gustatzen zait.

Zer egiten duzu zure jantziak jasangarriak izateko?

Niretzako jasangarritasuna zentzuz jokatzea da. Ez daukagu stock-ik, birziklatutako ehunekin lan egiten dugu, baina Bizkaian ere fabrikatzen dugu edo gure langileak lanera garraio publikoan etor daitezen ahalbidetzen dugu. Ez du ezertarako balio birziklatutako materialak erabiltzea Indiatik hegazkinez ekarri behar izan badituzte. 

Zure bildumaren zer % ekoitzi da 0 km-an?

Den dena!! Bai hogei herrialdetako 70 tokitara bidali duguna zein neurrira egindako jantziak. Gehien bat, horretaz oso harro gaude. Hemen fabrikatzea erronka bat da, baina lortu dugu. 

Zeintzuk uste duzu direla hartu behar diren neurriak jasangarritasuna areagotzeko?

Uste dut ez duela ezertarako balio ahalegintzea, lehenago, bezeroa benetako jasangarritasuna zer den azaldu ez badiogu. Jasangarria den zerbait egitea, ezinbestean, garestiagoa da eta hori behar bezala azaldu behar da. Jasangarria ez da soilik ekologikoagoa, bidezkoagoa da ere. Gertu fabrikatzearen alde egin beharko genuke, stock gutxirekin lan egiten duten enpresen alde, horrek planeta zainduko duelako, baina baita pertsonak ere. Hori ulertzen dugunean jasangarritasunak nabarmen egingo du aurrera.

Zer egin dezake kontsumitzaileak moda jasangarria babesteko?

Etiketak irakurtzea bezain erreza da. Erosi baino lehen gauza horiek non egin diren aintzat hartzea abiapuntu paregabea izango litzateke.

Nola ikusten duzu, besteak beste, artisauen, modisten eta brodatzaileen lana? Nola mantendu ahal dira lan horiek?

Artisautza artea da eta horrela ulertu beharko genuke. Arazoa da guztia industrializatzera ohitu garela eta ez dugula baloratzen akabera, diseinua, maisu-lana, etab. Oro har, prezio ona bilatzen dugu. Hezkuntza da gakoa. Eroslea hezten ez badugu, azaltzen ez badiogu zergatik den hobea eskuz brodatzea makinaz brodatzea baino, artisautza galduko dugu. Dolce & Gabanna, Dior edo beste marka ezagun batzuek artisautza berreskuratzearen alde egin dute, balioa emateko. Uste dut guztiok antzeko zerbait egin beharko genukeela.

Zer uste duzu fast fashion fenomenoaren inguruan? 

Uste dut Fast Fashion delakoa ideia on batetik abiatu zela, baina munstro arriskutsu bat bihurtu dela. Onena da diru-sarrera eta etekin ugari sortzen dituela, eta ziur modaren joera moral berrietara moldatzeko gai dela.

Uste duzu moda gutxiago baina kalitatea hobea duena (neurrira egindako jantziak, ehun hobeak…) erosi beharko genuela?

Noski. Erosi baino lehen pentsatzea, gure armairua optimizatzea, luze iraungo duten produktuak erostea. 

Zein da zure sormen prozesua bilduma bat sortzen duzunean?

Gustatuko litzaidake esatea bidaietan, musa batean edo antzekoetan inspiratzen naizela… baina ez da horrela. Nire emaztegaiek inspiratzen naute bai eta gustu onak ere. Gauza polit guztietan. Sophie Et Voilà bezala hain diseinu zehatza duten firmak, nire ustez, estilo batetik (eta ez gauza zehatzetatik) abiatzen diren diseinuen iturri amaiezina dira. Urte osoan zehar marrazten dut eta eredu kopuru zehatz bat aukeratu behar dudanean zail egiten zait. Horitik abiatuta, ehunak hautatzen ditut, frogak egiten ditut, zuzendu egiten dut eta pasarelan ikusten ditudanean, noski, negar egiten dut. Prozesua talde oso batena da. Ez da soilik nirea.

Zer eragin dute sare sozialek zuk moda ikusteko edo hautemateko duzun moduan?

Sare sozialak modaren erakusleiho berria dira. Lehen hiririk garrantzitsuenen urrezko milian zehar ibiltzen ziren orain, hatzarekin scroll egitearekin nahikoa da. Gaur egun, edozein firmaren bilduma osoa ikus dezakezu dendan eskuragarri egon baino lehen. Uste dut horrek pazientzia gutxiago izatea eta modak (eta ez moda) igarokorragoa izatea eragin duela.

Zer iruditzen zaizu influencerrak gazteen erreferentzia izatea? 

Benetan, influencerrak beti egon izan dira. Lehen, Carmen Bordiú-ren ezkontzako jantzia nolako zen begiratzen zen, eta gaur egun Ez dakit Nork dituen sandaliak. Niri Ez dakit Nork horrek daramatzan sandaliak berak jantzi nahi dituelako bada, ederto iruditzen zait. Niretzako arriskutsua dena da gazteak pertsona-iragarki bidez manipulatuta egotea.

Nortzuk dira zure erreferentziak?

Giambatistta Valli, Stephan Roland, Jil Sander, Mies Van der Rohe edo Alvaro Siza. Artista (diseinatzaile, arkitekto) horiek beren estiloa bandera ezagun bihurtu dute, sinadura oinarri hartu beharrik gabe.

Kolore eta ehun bakarra aukeratu beharko bazenu, zeintzuk izango lirateke?

Kolorea zuria, baina ezin izango nuke krepe, tafeta, muselina, organza eta beste ehunen artean bat aukeratu. Nola galde daiteke zein haur maite den gehien?

Zer ekarpen egiten diozu modari, zerk bereizten zaitu gainerako marketatik, zein da zure DNA?

Hori nahiago dut beste norbaitek erantzutea… kar kar kar.

Zein aholku emango zenioke hasiberri bati?

Moda pentsaera bat da, ez dira desfileak, ez dira photocollak. Ondo pentsatu.