RAQUEL BALENCIA

Parisera heldu berria da bere hiru seme-alabekin: 2 urteko Arturo, 6 hilabeteko Ginevra eta lau hankako Avedon. Bere senarraren igoerak eraman ditu Milanetik joateko erabakia hartzera, gutxienez hilabete batzuetan zehar. Hori dela eta, aurten, Raquel-ek hain ondo ezagutzen duen maitasunaren hirian pasako dute negua. Orain maletak desegiteko, etxe berrian instalatzeko eta diseinuekin jarraitzeko ordua da. Izan ere, bere izena duen goi-mailako joskintzako markaren diseinuan eta produkzioan jarraitu behar du. Hala ere, badaki ez dela arazorik egongo. Lehen egin zuen jada.

Batek pentsa lezake berriro berrantolatu ondoren, gauzak Parisen denboraldi luze batez geratzeko moduko itxura hartuko lukeela baina aldaketek ez dute Balencia ikaratzen. “Leku askotan bizi izan naiz eta bizitzak ezer ez dela behin betikoa erakutsi dit. Nire senarra eta ni Donostiaz maiteminduta gaude eta han bizitzea da gehien gustatuko litzaidakeena; hainbeste bizi-kalitate dagoen tokian eta nire seme-alabak bere aiton-amonekin egon ahal izango diren tokian”. Jada, pisuak begiratzen ari dira.

Hala ere, nork daki. Balencia-k aitortzen duen moduan planak egitea ez zaio ondo joan. Duela urte batzuk, bere bizitzaren xehetasun guztiak antolatzen zituen eta ez zen ezer betetzen. Duela 4 urte, etsipen pertsonal handi baten ondoren jarreraz aldatzea erabaki zuen: aukerak aprobetxatuz bizitzak eskaintzen duena onartzea. Inoiz ez zaiola hobeto joan ziurtatzen du. Bizitzak harentzat bide bat eginda duela dirudi, bere borondatea kontuan hartu gabe.

Haurtzaroan, Balencia-k denbora asko pasa zuen bere amonekin. Felisa, jostuna, jostea erakutsi zion. Maria Dolores-ek, Balenciaga-gatiko pasioa irakatsi zion. Urte batzuk beranduago, biak zendu zirenean, Cristobal Balenciaga Getariako Museo a bisitatu zuen. Jenio baten legatuaren modako tenplu hartan, amonen eta biloben arteko une haietako oroitzapenak, bere oroimenean ehunduta, abisatu gabe urgaineratu ziren. Eta, Raquel Balencia moda diseinugile bezala imajinatu zen.

Urruneko marmar hori sendoagoa egiten hasi zen denborarekin, bizitzako soinu-banda berria bihurtu zen arte. Arriskutsua zen, baina momentua zen. Oraingo honetan, berezko erabakiagatik, bere bizitzari bira bat eman zion. 2016ko urtarrilean Raquel Balencia joskintza altuko sinadura jaio zen.

Ibilera urte hauetan, Ingalaterrako eta Italiako celebrity-ek Raquel Balencia-ren diseinuen alde apustu egin dute ekitaldietarako. Balencia-k mundu osoko emakume ezezagunak ere janzten ditu bere online dendari esker. “Online salmenta funtsezkoa da nirea bezalako sinaduretarako. Hala ere, betiko denden alde nago, non jabeak dakien zer da ondo geratzen zaiguna”.

Diseinatzailearen ibilbidea ikusita, bizitzak berarentzat beste plan batzuk aurreikusita izatea ez litzaidake harrituko. “Ez zait etorkizunean pentsatzea gustatzen. Orainean bizi naiz eta bizitza datorren bezala onartzen dut. Haurdun geratu nintzenean ez nintzela modeloen mundura itzuliko pentsatzen nuen, hortik nire sinaduraren sorrera. Modeloek 30 urtetik haratago bizitza dugula ikusi dut eta sorpresa zoragarria izan da”.

Begi bistan da Balentzia-ren bizitzan ziur dagoen gauza bakarra negu hau Parisen pasatuko duela da. Bertatik diseinatuko du bere bilduma berria eta bizitzak ekartzen dizkion planak, daitezenak direla, besarkatu eta zukua aterako dizkie.

CARLOTA BARRERARI EGINDAKO ELKARRIZKETA

Carlota Barrera diseinatzaile espainiarra da, oinarria Londresen dueña. 2019ko uztailan udaberri-udako kolekzioa aurkeztu zuen ‘The Matador and the Fisherman’ bere beste marka homonimoaren sorrerarekin bat etorriz. Carlota Barrera Vogue Who’s Next 2019 eta Moda Fad sarien irabazlea izan da. Markak silueta garaikideak esploratzen ditu eta sastreri klasiko eta artesanalaren teknikak, interpretazio eta enfoke bisual berritzaile batekin konbinatzen ditu, estereotipo eta genero rolekin esperimentatzen du. Jantziek tradizioaren eta luxuaren kontzeptuak konbinatzen ditu, gizon modernoaren kontzeptua ezarriz.

‘The Matador and the Fisherman’-en artseno eta saskigintzarekin lotutako materialekin lan egin duzu… ezinbestekoa iruditzen zait konexio hau memoria kolektiboaren elementuak apelatzen ditu. Nondik dator Carlota Barrera? ‘The Matador and the Fisherman’ nire masterreko kolekzio finala izan zen London College of Fashion-en, eta gainera, markaren lehenengo kolekzioa bihurtu zen. Atzerrian modan lan egiten eta ikasten konturatu nintzen artesaniaren kontzeptu askok Italia eta Frantziarekin zerikusia dutela, nahiz eta Espainian eskulangintzan kultura aberatsa izan. Lehengo kolekzio honekin, hainbat artisauan espainiarrekin lan egin nuen, teknika horiek berreinterpretatuz eta eszena garaikidean garrantzia emanez.

Margiela zure erreferente handienetarikoa da, zein beste erreferentzia puntu dituzu edo zertan babesten zara? Margiela erreferente bat da modan lan egiten dugun askorentzat, bera eta Amberes-en garaikideak jantziak ikusteko eta horietan lan egiteko era aldatu zuten.

Urritasunean eta androginian egindako apostua , imajinatzen duzu mundu bat non hausle moduan kalifikatzen duten gizonen moda, uste duzu oraindik horma asko apurtu behar direla? Bai, asko nahiz eta horma hoiek ikusten ez diren, ez dugu ahaztu behar apurtu beharreko hormak estetikoak baino, estrukturalak direla, soldatak, talde aniztasuna, lan baldintza hobeak…

Nolakoa izan da bide hau disenatzaile gazte batentzat? Zeintzuk izan dira oztopo handienak diseinatzaile gazte eta espainiar batentzat? Hemen gaude egunero oso gogor lan egiten dugulako aurrera egiteko eta gainditzeko. Espainian tradizio, artesau eta talentu handia dugu, baina beti izan dugu ohitura atzerrian gertatzen dena hobesteko.

Zer zuposatu du VOGUEk emandako Who's on next saria? Maravilla bat da hain instituzio garrantzitsua maila nazional eta Internazionalean gazte sortzaileei saritzea. Oso zaila da marka bat sortzea eta aurrera joatea eta VOGUEren inpultsua izatea zorte handia da.

Badirudi, Espainiako moda, arte eta musikan zerbait gertatzen ari dela, uste duzu zure generazioak kristalezko zenbait horma apurtu dituela? Zer uste duzu dela kudeatzeko zailena diseinatzaile gazte batentzat zure karreraren puntu honetan? Espainian kreatibitate handia dugu, eta orain atentzio handiagoa jartzen ari Gara gure herrialdean gertatzen ari denari. Zailena aurrera jarraitzea da eta gogor lan egitea egunero. Desfile bat edo kolekzio bat hamar minutuko gauza Dela dirudi baina hilabeteko lana dago atzean.

Getxo Modako diseinatzaile Berrien proiektuan epaile bezala, zeintzuk esango zenuke direla zure oinarrizko irizpideak parte hartzaileen lana baloratzeko? Kreatibiatea eta pasioa oso garrantzitsuak dira edozein motatako asmakizunerako.

Norantz joan nahi du Carlota Barrera? Hasieratik zerbait sendoa eraiki nahi izan dugu, kalitatezkoa eta interesgarria kreatitibatetaren ikuspuntutik. Esentzia pertsonalarekin, baina aldatzeko gaitasunarekin. Hori da gure bidea.

EDER AURRE

26 urterekin Pret- â- Potèr diseinuak eta osagarriak sortzea ez dago edonorren esku. Hala ere Eder Aurre (Portugalete 1993) materian aditua izateaz harro egon daiteke. Hor da patronaje eta diseinuko ikasketa urteek eta Londreseko Central Sain’t Martins-eko trebakuntza ikastaroek fruituak ematen dituztenean.

Aurrek Euskal Herrian modara aritzea ez dela erraza aitortzen du: “Ez dugu halakoa bezalako industriarik izan, Bartzelonan edo Madrilen daukaten moduan” dio. Hala ere, komunitateak modarekiko sentsibilitatea izan du betidanik eta – diseinatzailearen arabera- etekina atera behar zaio: Nazio mailan estilo erreferentea izan gara beti eta hortaz aprobetxatu behar gara. Egia da globalizazioak panorama aldatu duela baina indarrak elkartuz borroka egin behar dugu”.

Getxo Moda diseinugile gazteentzako plataforma beharrezkotzat eta garrantzitsutzat hartzen du. Aurrek duela bi urte parte hartu zuen hirugarren bildumarekin. Sari hori bere karrerarako tranpolin garrantzitsua izan zen. Izan ere, lehiaketa ipar mailako prestigiotsuena da: “Getxo Moda-k jendeak nire lanagatik interesa ager zezala eragin zuen eta hortik proiektu aberasgarriak irten ziren”, dio.

Edizio honek balio erantsi bat du: GetxoModa-ko formatuan eta tonuan planteatu diren aldaketa garrantzitsuak. Eder Aurre-rentzako kokaleku berria nabarmena da. “Ekitaldiari freskotasuna dakarkio”, dio. Mailaz igo eta itxura ahaltsuagoa ematen dizkio nazioarteko pasarelako mailara iritsiz.

Diseinatzailearen. Atelier-ean lanean ari den bitartean, “esku artean” duen bilduma berria diseinatzeko denbora bilatzen du datorren urtearen hasieran ikusiko duguna. Hilabete honetan bilduma berria aurkezten egongo da Sevilla-n eta Gasteiz-en. Horrez gain, Luxenburgo-n ere bere talentuaz gozatzeko aukera izango dute.

PEDRO LOBORI EGINDAKO ELKARRIZKETA

Pedro Garcia Martinez, moda diseinatzailea, Murtzian jaio zen eta haren ikasketak orain dela 10 urte baino gehiago amaitu zituen, hala ere, oraindik ez daki noiz konturatu zen modaren munduan sartu nahi zela. Argi duena da, haren senak haren helburua lortzea animatu zuen, seguruazko haren ikasketen erdian sartu zena, podologoa izango zenean eta marrazkiak egiten zituenean. 2006an diseinu ikasketak bukatu zituen Murtziako Diseinuaren Goi Eskolako lehenengo promozioan. Bere gradu amaierako proiektua Instrumental eta Loboren kolekzioari buruzkoa zen eta Mustang pasarelan aurkeztua izan zen, Benicasim-eko FIB ean ospatua 2007an, haren familia eta lagunekin inguratuta ospatu zuena. Oraindik gogoratzen du egun ezinhobea bezala. Gero, Madrilen bilatu zuen haren ezaguerak handitzeko aukera, han IED-en graduatu zen.

Gaur egun, Pedro Lobo ren firmaren zuzendari kreatiboa da, kontzeptu berri hau 2014an sortu zen. Non, nahiz eta hizkuntz berdina hitz egin, helburu ezberdinak bilatzen dituen. Esaten duenez “Bizi behar da eta zenbat eta txakurragoak hobe”

Kontzeptu berria Murtziaren etorrerarekin bate egiten du 2013an. Hon, ikasketak berriz egin zituen , han historias deituak. Lehenngoak Historia Nº1 Madril-Murtzia egindako aldaketei buruz hitz egiten du eta haren ikasketaren bukaerari buruz.

Haren firma haibat esperientziataz eraikitzen da, oztopoak eta ikasitakoarekin, non autobiografikoa guztia sartzen den. Izan ere, haien bidez bizitzako esperientzia asko ematen dizkigu: lokalagatik duen mimoa, Murtziagatik , prozezu artesanalagatik eta produkzioaren kontrola.

Konjunto armoniko honetan, disenatzailea eroso sentitzen da , haren errealitatea ematen du, koloreei, testureei eta materialei buruz hitz egiten. Sortutako hizkuntz propioa ikusleari gozatzen uzten dio eta empatizatzen.

Pedro Lobon materialen kalitatea eta amaierak dira premiazkoak, baita teknika artesanalen eta bordatuen eta material berritzaileen fusioak. Funtzionalitetaren bidez diseinatzen duen arren, ez du jantziak bezala ikusten, baizik eta pieza bakarrak, zeintzuk errelatuak , sentimenduak eta istorioak ikustatzen dituzten.

Historia Nº2 lehengoaren jarraipena da. Estudioaren segurtasun faltsuak suposatzen duen oztopoari buruz hitz egiten du, nahiz eta oso eroso egon ez du ahazten aurrera jarraitzeko garrantzia eta bizirik irauteko garrantzia. Historia nº3 haren infantzia eta jostailuetara egindako erregresioa da. Kolekzio honen koloreak, zaldunen armaduran ispiratuta daude.

Historia Nº4-an shok egoera eta ongizate egoeraren arteko trantsituari buruz hitz egiten du. Eta Nº5, haren bizio eta obsesioak tratatzeko erari buruz hitz egiten digu.

Nork daki beharbada, 2019ko azaroak aurkezten duen Historia Nº6-an edo Nº7an haren etapa pertsonalaren bati buruz hitz egiten gaituen. Beharbada haren performer esperientziari buruz hitz egiten gaitu. Dakiguna da, haren historiak irakurtzeko gogoa dugula, bai pasarela edo sare sozialetan

*Visitas guiadas al backstage (Grupos reducidos)
STREETSTYLE:

Getxoko look oberenak Angel Roblesen eskutik. @Getxomoda-n likes gehien duen argazkiak, saria jasoko du. / Los mejores looks de Getxo fotografiados por Ángel Robles. La imagen con más likes en @Getxomoda recibirá el premio al mejor look.

GETXOMODA WINDOWS

Urriaren 15-etik azaroaren 5-ra: Getxoko denden argazki erakusketa. Del 15 de octubre al 5 noviembre: Exposición fotográfica de los comercios de Getxo.